Ekoizpen txiki ekologikoa mundua hobetzeko

Iñaki Intxausti, ekoizlea

Baserrian jaio eta honen testuinguruan hazita, 2017an bizimoduari eta baserriko lanei buelta bat eman eta afizio izateaz gain ogibide hartzea erabaki nuen.

Negutegiak Mendarte baserriko lurretan

Hau aurrera eramateko baratzea eta behi kuadrilla handitu eta salmenta bide berriak jorratzen hasi nintzen.

Gaur gaurkoz, jarduera osoa irizpide ekologikoak jarraituz burutzen dut.

Zeraingo lurretan kokatutako 1,5 hta baratze maneiatzen ditut, 1200 metro negutegian direlarik.

Behiei dagokienean, 8 behi eta zezen batez osatutako taldea dut.

Ekoizpen ekologiko ziurtatua

2019tik Nekazaritza Ekologikoaren
Kontseiluan altan emanda dut ekoizpen
guztia, #2083 zenbakiaz identifikatuta.

Ekolurra zigilu ekologikoa
Behiak larrean

Nekazaritza ekologikoa

Ziurtapenez haratago, lurrarekiko eta animaliekiko errespetu eta lan molde egokietan egiten dut lan.

Garaian garaiko produktuak ekoitziz eta urtean 50 barietate inguru landatuz.

Landare hautako asko Aleka hazitegiaren bidez eskuratuak ditut, nik neuk ere bertarako hazi batzuk biderkatzen ditudalarik.

Abeltzaintza ekologikoa

Animaliei dagokienean, eguraldiak uzten duen bitartean kanpoan izaten dira.

Negu inguruan etxean sorturiko belarra jaten dute kanpotik ekarri beharrik gabe eta, nahikoa ez denean, posible den bezain gertuenetik ekartzen dut, Goierriko Nekazal Kooperatibaren bitartez.

Lana honela eginaz okela honek duen karbona aztarna minimizatzen da.

Baratza ekologikoak
Baserria
Behiak larrean
Saskia

Salmenta puntuak

Barazki otarrak

Goierrin banaketa astelehenetan

Garaian garaiko eta etxean ekoitzitako barazkiez osaturiko saskia jasotzeko aukera, urteko aste guztietan. Hilabeteko kuota: 50€

Haragi loteak

Etxez-etxeko banaketa

Kasu honetan etxez etxe egiten da banaketa eta urte guztian izaten da eskuragarri. Informazio gehiago hemen.

Segurako Zopazoka

Ostegunero 17:00-19:00

2021 urtean martxan jarritako proiektu berritzailea da. Urte askotan egin gabe zegoen azoka berreskuratu dugu herritarrok eta 4 ekoizle eta bertaratzen gara astero Segurako plazara.

Ordiziako Azoka

Asteazkenero goizez

Etxean ekoitzitako barazki eta fruta ekologikoak, eta baita inguruko eta proiektuko parte diren beste ekoizle txiki batzuen produktuak ere eskuragarri izaten dira bertan.

Bidelagunak:

Biolur Gipuzkoa
Ekolurra
Aleka
Goieko Haragia

Kontaktua:

Iñaki Intxausti

Mendarte baserria, Zerain

Tel: 662 156 497

info@mendartebaserria.eus

Iñaki Intxausti, Mendarte baserria